XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emen edo an, etxean edo kalean, nunai, beti: EGIN.

Iritzi billa.

Aspalditxotik izan ere, kezka bat genuen YAKINlari askok: gustora al daude gure arpidedunak errebistarekin?.

Nola ikusten gaituzte beraren bidez?.

Zer eskatzen digute?.

Eta onelako galdera asko generabilzkin gere kolkoan.

Ori dala-ta, enkuestatxo bat gertatu dugu.

Sarri asko ez omen dute enkuesta auek nai aña entzuten; ori, alde batetik guziek eta bestetik zintzo erantzuten ez dutelako da, noski.

Guk, ordea, uste osoa dugu zuengan.

Ba-dakigu, eta arren eskatzen dizuegu, zintzo eta denok erantzungo duzutela.

Esan lasai eta iñoren bildurrik gabe bakoitzak pentsatzen duzutena, naiz ezizenpean, naiz izenarekin.

Orra nun bialtzen dizuegun zenbaki ontan bertan orritxo bat bizpairu galderakin.

Erantzun eta bialdu lenbaitlen.

Guk aurretik milla esker! Illeroko bat? Ba-dugu euskaltzale YAKINzaleok beste kezka bat ere.

YAKIN, urtean iru aldiz ateratzen da bakarrik.

Urriegi derizkiogu, bai urriegi, baiña ezin gaurkoz sarriago atera.

Geienez urtean lau; baiña ori ere gutxi irudizen zaigu.

Artu-eman gutxiegi dugu gure artean.

Ez dakigu elkarren berri, batez ere guztion indarrak batu bearrean gauden garai ontan.

Ona nola erabaki dugun: lau orrialde kaxkarreko aldizkaritxo bat atera.

Gure txikitxo, illero aterako litzake.

Elkar zirikatzeko bide bat izango da.

Bere gaiak auetxek: iritziak, kritikak, sujerentziak; an-emendiko berriak, elkarren lanen berri, liburu berrien kritika, zabalkundea t. a. YAKIN eta euskerarekin ikusirik daukaten gai guziak izanen dute toki orrialdetxo oietan.

ARREN, ba, seguru asko Eguberrietan asiko gera lendabizikoz ateratzen-da biali esateko duzuten guzia.

Orritxo onek bai bear duela guztiona izan, irakurle ta idazle, denona.

Denok jaso bear dugu euskera.